Korrika 20 -2017-

Anoetako Korrika batzordeak bilera egingo du ostiralean

Ataria 2017ko urtarrilaren 24a

Korrika gerturatzen ari den honetan Anoetan Korrika batzordea osatzeko bilera egingo dute. Bilera hori, urtarrilaren 27an, ostiralean izango da, arratsaldeko 18.30ean hasita.

Anoetako udaletxeko batzar aretoan bilduko dira bilera egiteko. Apirilaren 4ean pasako da Korrikaren 20. edizioa Anoetatik. Tolosatik sartuko da goizeko 09:00ak aldera eta handik Irurara, Tolosaldean barrena bere ibilbidea egiten jarraituko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!