Errefuxiatuen inguruko erakusketa eta hitzaldi-proiekzioa

Ataria 2017ko urtarrilaren 10a

Errefuxiatuak, ongi etorri izeneko erakusketa ikusgai izango da urtarrilaren 11tik 31ra bitartean Anoetako liburutegian.

Erakusketarekin batera, Agustin Unzurrunzaga Sos Arrazakeriako kideak eta Zaporeak elkarteko kide batek ere hitz egingo dute; bigarrenak, kanpamentuetan bizi izandako egoerak eta esperientziak kontatuko ditu eta proiekzio bat ere eskainiko dute. Anoetako liburutegian izango da, astelehenean, 19:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!