Hainbat ekimen Anoetan, Gabonen bueltan

Ataria 2016ko abenduaren 29a

Gabonetarako hainbat ekimen antolatu dituzte Anoetako eragileek; arratsaldean, maskulinitate tailerra eta Salatzen dut argazki eta bideo saioa izango dira.

Urteari hasiera emateko, hainbat ekintza antolatu dituzte Gazte Asanbladako kideek; urtarrilaren 2an, afari merienda egingo dute, eta jolaserako tartea izango da ondoren.

Eztabaidarako eta hausnarketarako aukera ere izango dute Anoetako gazteek. Urtarrilaren 4an, emantzipatzeko aukeren inguruko mahai ingurua izango da, Ezetz 25 urte baino lehenago emantzipatu! lelopean. Emantzipatzeko bide ezberdinak hartu dituzten gazteek beren esperientzia kontatuko dute.

Urtarrilaren 7an, azken hamarkadetan errepresioak izan duen bilakaera aztertuko dute, eta gaur egungo hezkuntza sistemak dituen gabeziak izango dituzte hizpide urtarrilaren 9an. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!