Maskulinitate hegemonikoa, eztabaidagai

Ataria 2016ko abenduaren 27a

Maskulinitate Tailerra antolatu du Anoetako Gazte Mugimenduak Emakume taldeak, Ernaik eta Gazte Asanbladak. Ostegunean, abenduaren 30ean, izango da, 17:00etatik aurrera. Joanes Jauregi astigarragarrak eskainiko du Gaztetxean, eta maskulinitate hegemonikoaren inguruan eztabaidatuko dute.

Maskulinitate tailerraren ondoren, euskal preso eta iheslarien aldeko aldarrikapenak izango dira herriko plazan. Salatzen dut argazki eta bideo saioa antolatu du Sarek. Hurrengo egunean, abenduaren 31n, kontzentrazioa deitu du udaletxe aurrean.

Hurrengo astean, hainbat gai landuko dituzte: urtarrilaren 4an, gazteen emantzipazio aukeren inguruko mahai ingurua antolatu dute; urtarrilaren 7an, errepresioaren bilakaera aztertuko dute,eta urtarrilaren 9an, hezkuntzaren inguruko eztabaida egingo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!