ABENDUAK 21. ASTEAZKENA
Santo Tomas eguna. Ikastolako DBH4ko ikasleek txorizo-pintxoak salduko dituzte.
ABENDUAK 22. OSTEGUNA
18:00. Loatzo musika eskolako eguberrietako kontzertua, elizan.
ABENDUAK 24. LARUNBATA
Goizean. Ikastolako ikasleak kantari aterako dira eta 12:30ean, Kukuak Kantuz taldekoak aterako dira.
18:00. Olentzero eta Mari Domingiren kalejira, Isastitik atera eta plazan bukatuz. Plazako ongi etorrian parte hartuko dute Loatzo musika eskolak eta Anitz dantza taldeak.
ABENDUAK 25. IGANDEA
12:00. Anoetako txistulari bandaren kalejira.
ABENDUAK 27. ASTEARTEA
10:30. Irteera Kutxa Ekoguneko haur parkera. Farmazia aurreko geltokitik aterako da eta 13:30ean bueltatuko da. Plazak mugatuak dira eta gutxienez 25 umek eman behar dute izena.
ABENDUAK 30. OSTIRALA
10:30. Txuri Urdinera irteera egingo da. Oinaren zenbakia 26tik aurrera dutenak ibili daitezke patinetan. 14:30etarako egingo dute buelta.
URTARRILAK 5. OSTEGUNA
18:30. Erregeen Magoen desfikea. Kalejira egingo dute Basagain menditik aterako dira, plazan amaituz.
URTARRILAK 6. OSTIRALA
12:00. Anoetako Txistulari Taldearen kalejira.
ABENDUAK 26TIK URTARRILAREN 5ERA
Aste osoan. Xake txokoa egingo da, 11:45tik 12:45ra, Hozpel kaleko lokalean eta sei urtetik gorako haurrentzat.
Aste osoan. Ipuin kontaketak ingelesez eta euskaraz egongo dira Hozpel kaleko lokalean, Oihana Etxenike eta Jone Doktoriarenaren eskutik. 6-8 urte bitartekoentzat, 10.30tik 11:30ra egingo dira saioak, abenduaren 26, 28, 30 eta urtarrilak 2 eta 4an. 10:30tik 11:30ra 9-10 urte artekoentzat izango dira saioak abenduaren 27, 29 eta urtarrilaren 3 eta 5ean.
Liburutegia. Egunotan ordutegia 09:00tik 13:30ra izango da. Arratsaldez itxita.
Erakusketa. Urtarrilaren 10a bitartean Joxe Leon Larrartek egindako jaiotzen erakusketa izango da ikusgai elizaren atzealdean.. Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara.
Izen emate guztiak, udaletxean, liburutegian edo e-mailez tsoto@anoeta.eus helbidean.