Solasaldia, elkarretaratzea eta antzerkia indarkeria matxista salatzeko

Ataria 2016ko azaroaren 21a

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako eguna izango da ostirala eta hori dela eta Anoetako Udalak hainbat ekimen antolatu ditu aste honetan.

Asteazkenean, azaroak 23, Josebe Iturriozek dinamizatuta indarkeria matxistaren inguruko solasaldia izango da, 15:15ean Anoetako liburutegian.

Ostiralean, azaroaren 25ean, 20:00etan elkarretaratzea egingo da udaletxeko arkupeetan eta gauean, 22:000etan Azpeitiko Lakrikun taldeak, Prest gaude antzerkia eskainiko du Mikelasagasti auditorioan. Sarrerak hiru euro balioko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!