Azaroaren 12an eta 19an, Humor, risa y emociones tailerra izango da Virginia Imazen eskutik. Izen ematea azaroaren 10era arte dago zabalik udaletxean edo liburutegian.
Azaroaren 23an, asteazkena, indarkeria matxistari buruzko solasaldia izango da Josebe Iturriozekin, 15:00etatik 17:00etara.
Azaroak 25ean, ostirala, elkarretaratzea egingo dute 20:00etan, "Emakumeenganako indarkeriaren aurka" lelopean. Anoetako Emakume Taldeak eta Anoetako Udalak elkarrekin egin dute deialdia.
22:00etan, Prest gaude! antzerki ikuskizuna izango da Mikelasagasti auditorioan. Sarrera 3 eurokoa izango da.