Euskal Herriko garagardoak dastatzen

Ane Urkola 2016ko urriaren 29a

Urrifest jaia egiten ari dira Anoetan. Euskal Herriko garagardoak dastatzeko aukera dago azokan, Anoetako Gazte Asanbladako kideek antolatuta.

Euskal Herrian ekoiztutako garagardoen aldeko apustua egin dute aurten. Bertan ekoiztutako lau garagardo dastatzeko aukera dago dagoeneko herriko plazan: Zerb (Arrasate), Etxeko Bob´s Beer (Hazparne), Gar Gar (Donostia) eta Olañeta (Errenteria).

Azokaren ondoren, afaria eskainiko dute gaztetxean. Lehen aldiz, afari begetarianoa ere egongo da aurten nahi duenarentzat. Afariaren ondoren, DJ Pandub Selektah eta lagunak arituko da musika jartzen gaztetxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!