Argazkilaritza helduentzat eta marrazketa eta pintura haurrentzat

Ataria 2016ko urriaren 25a

Bi ikastaro antolatu ditu Anoetako udalak eta azaroaren 4a da izen emateko azken eguna. Udaletxean, liburutegian edo e-postaz (tsoto@anoeta.eus).

Helduentzat argazkilaritza ikastaroa egingo dute Anoetan eta argazki kamara motak eta objetiboak ezagutzeaz gainera, argia kontrolatu eta moldatzen eta formatuak eta postprodukzioa aztertuko dituzte. Hiru hileko ikastaroa izango da eta 100 euro inguruko prezioa izango du.

Lehen Hezkuntzako laugarren mailatik gorako haurrentzat berriz, marrazketa eta pintura tailerrak eskainiko dira. Hasieran marrazketa landuko da eta ondoren pintura mota ezberdinak: patela, olioa... Ikastaroaren prezioa 40 eurokoa izango da.

Bide batez, eguberriak antolatzeko bilera egingo dute, urriaren 27an, osteguna, 18.00etan Anoetako udaletxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!