Hitzaldia eta kontzertu akustikoa, Anoetako Emakume Taldearen eskutik

Ataria 2016ko urriaren 13a

Larunbatean, urriaren 15ean, sorginen inkisizioaren inguruko hitzaldia eta LEAR taldearen kontzertu akustikoa izango dira, Anoetako Emakume Taldeak antolatuta.

Igandean, Euskal Jaia egin zuten Anoetan, eta euskal mitologiaren inguruan ardaztu zuten eguna. Gai horri segida emateko helburuz, sorginen inkisizioaren inguruko hitzaldia antolatu du Anoetako Emakume Taldeak. 19:00etan izango da, Elizako portikoan, eta Josebe Iturrioz izango da hizlaria. 

Hitzaldiaren ondoren afari-merienda eskainiko dute, eta LEAR talde urnietarraren kontzertu akustikoa izango da ondoren. Herritar guztiak gonbidatu dituzte ekimenean parte hartzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!