Argazki lehiaketan parte hartzeko aukera zabaldu dute

Tolosaldeko Ataria 2016ko urr. 6a, 17:10

Lanak urriaren 31a baino lehen aurkeztu beharko dira eta udalak zortzi argazki sarituko ditu, 50na eurorekin

Datorren urteko egutegia osatuko du Anoetako Udalak lehiaketara sarituko diren argazkiekin. Ondoren, Abraham Olano kiroldegian eta www.anoeta.eus webgunean jarriko dira erakusgai, azaroaren 7tik 20ra.

Aurten, Gure animaliak gaia izango da argazkietan erabili beharko dena eta erretratu bakoitzarekin batera, esaera zahar bat, hitz joko bat edo errima bat aurkeztu beharko da, beti ere argazkiarekin lotura duena.

Oinarriak

Anoetan erroldatuta daudenek eta Herri Ikastolako ikasleek hartu ahal izango dute parte lehiaketan eta bakoitzak, gehienez, hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu.

Paperean errebelatuta 13 x 18 neurrian edo formatu digitalean 3.000 x 2.000 pixeleko tamainan aurkeztu ahal izango dira argazkiak eta egilearen datuak, udaletxean. Sobre batean, CDan, txiskero batean edo euskara@anoeta.eus helbidean aurkeztu ahal izango dira.

Dokumentu honetan irakur daitezke lehiaketaren oinarriak. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!