'Kukuak kantuz' Anoetako Kantu Taldearen entsegua, ostegunean

Ataria 2016ko urriaren 3a

'Kukuak Kantuz' Anoetako Kantu Taldeak Kantujira antolatu du herrian, Euskal Jai egunean. Entsegua egingo dute ostegunean, 20:00etan.

Anoetako Euskal Jaia da igandean, eta Anoetako Kantu Taldeak kalejira egingo du herrian. Igandean, 12:00etan, plazan elkartuko dira eta kantuan arituko dira herrian.

Horregatik, entsegua antolatu dute ostegunean, urriaren 6an, 20:00etan liburutegi zaharrean. Kantuan aritzea gustuko duen herritar guztiak gonbidatu dituzte.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!