Euskal mitologiaren sekretuak, haurren eskura

Ataria 2016ko urriaren 1a

Anoetako 6 eta 12 urte bitarteko haurrek mitologiaren inguruko abesti, jolas, dantza eta kontaketak entzuteko aukera izan dute Mikelasagasti auditorioan. Amaroa elkartearen eskutik Kikili Salda saioa izan dute urriaren 9ko Euskal Jairako prestatzen joateko.

Euskal Jaia urriaren 9an izango da eta aurten euskal mitologia eta sendabelarrak izango ditu ardatz. Jaia baino lehen giroa berotzen joan dira herrian hainbat ekitaldirekin, tartean gaurko Kikili Salda saioa. Haur eta gazteak Mikelasagastiko agertokian eseri eta euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzeko aukera izan dute eta baita kanta eta dantza egitekoa ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!