Euskal mitologiaren inguruko hitzaldia izango da asteazkenean

Ataria 2016ko irailaren 19a

Aurtengo Anoetako Euskal Jaia urriaren 9an, igandea, izango da. Aurtengo gaia euskal mitologia eta sendabelarrak dira; horren harira, euskal mitologiari buruzko hitzaldia antolatu du Anoetako Udalak. 

Koldo Alijostes Bordagarai Amaroa Elkarteko kidea izango da hizlaria, eta euskal mitologiaren ezaugarriak, beste mitologiekn dituen antzekotasunak, etab. izango ditu hizpide. Asteazkenean izango da, 19:00etan, Udal Areto Nagusian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!