Zen ikastaroa egingo dute Mikelasagastin

Ataria 2016ko irailaren 8a

Juantxu Zabalak eskainiko du ikastaroa eta baliagarria eta probetxuzkoa izateko, hiru egunetan parte hartzea beharrezkoa izango da.

Ikastaro progresiboa denez bi maila bereizi dituzte: lehen maila irailaren 16an, 17an eta 18an eskainiko da eta bigarrena, irailaren 30ean, urrian 1ean eta 2an. Ostiral eta larunbateko saioak, 19:00etatik 21:00etara eskainiko dira eta igandekoak, 11:00etatik 13:30era. Doakoa izango da parte hartzea eta izen emateak zendonosti@gmail.com helbidean egin beharko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!