Kanpaldiaren hirugarren eguna du Anoeta Zutik! ekimenak

Erabiltzailearen aurpegia Ane Urkola Agirrezabala 2016ko uztailaren 12a

15 pertsona inguruk igaro dute bigarren gaua. 10:00etan, asanblada egin dute eta eguneko ardurak banatu dituzte. Arratsalderako egitaraua antolatu dute eta goizean zehar egitarau hori antolatzen, azpiegitura hobetzen, etab. aritu dira.

17:30ean, ume jolasak izango dira eta 19:00etan desobedientzia zibilaren inguruko hitzaldia eskainiko du Ekai Txapartegik. Ondoren, asanblada izango da eta gauean, Erraustegiari ateak itxiz dokumentala proiektatuko dute.

Bigarren eguna, erraustegiaren aurkako informazioa zabaltzeko

15 pertsona inguruk igaro zuten lehen gaua kanpin dendetan: "Pixka bat busti gara, baina ondo egin dugu lo", adierazi dute. 10:00etan asanblada egin zuten, eta eguneko egitaraua antolatu zuten. Goizean, erraustegiaren inguruko informazioa zabaltzeko panelak eta eskuorriak egiten aritu ziren herritarrei informazioa zabaltzeko.

16:00etan asanblada egin zuten, eta 18:00tan harrera ekitaldi txiki bat egin zieten ekimenera hurbildu nahi izan zuten herritar guztiei. 18:30etan, erraustegiaren inguruko hizaldia izan zen Elizako portikoan, eta ondoren, merienda izan zen gerturatu ziren guztientzat. Ondoren, asanblada egin zuten, eta hurrengo eguenko egitarauaz hitz egin  zuten.

Kanpaldia, "errausketaren aurka, eta bizitzaren alde"

18:00etan elkartu ziren astelehenean herriko plazan eta lekua atontzeari ekin zioten. Elkarrekin afaldu, eta asanblada egin zuten 21:30etan, mugimenduaren helburuak, hurrengo egunetako funtzionamendua eta egitaraua zehazteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!