Liburu aurkezpena eta reggae gaua, gaztetxean

Ataria 2016ko ekainaren 8a

Ostegunean liburu baten aurkezpena eta ostiralean Reggae Gaua izango dira Anoetako Gaztetxean.

Euskal Herria: Itxaropen ezatik bakerako bidea aldebakartasunez 2007-2011 liburuaren aurkezpena egingo dute, ostegunean, 18:00etan Anoetako Gaztetxean.Pau Perez Duato idazle kataluniarrak aurkeztuko du liburua, eta prologoa idatzi duen Martxelo Otamendi ere izango da liburuaren aurkezpenean.

Bestetik, ostiralean, Reggae Gaua izango da, 19:30tik aurrera. Selektah Stepi DJak irekiko du jaialdia, eta 22:30an La Basuren txanda izango da. Ondoren, 00:30etan, Ziribulio Sound System eta Stepi Selektah DJak eskainiko dute emanaldia. Afaltzeko aukera ere izango da, eta sarrera doakoa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!