Anitz dantza taldeko ikastaroetan izen emateko aukera

Ataria 2016ko ekainaren 8a

Bide batez, herriko taldeak San Joan suaren inguruan dantzatzeko gonbita egin du. Ekainak 15ean eta 22an egingo dituzte entseguak Mikelasagasti auditorioan 19:00etan hasita.

2016-2017 ikasturtean Anitz dantza taldearen ikastaroetan izen emateko aukera izango da ekainaren 17ra arte, udaletxean edo liburutegian. Anoetarrentzat hobariak izango dira eta hori aplikatzeko dagokion agiriaren fotokopia eraman beharko da udaletxera –familia ugaria, gazte txartela, diru sarrera baxuak–.

Haur Hezkuntzako lehen mailakoek astean ordubeteko saioa izango dute eta erritmo ariketak egingo dituzte. Haur Hezkuntzako bigarren eta hirugarren mailakoek eta Lehen Hezkuntzako lehen, bigarren eta hirugarren mailakoek ere ordubeteko saioa izango dute astean. Guztientzat prezioa, 65 eurokoa izango da.

Astean ordu eta laurden emango dute, Lehen Hezkuntzako laugarren, bosgarren eta seigarren mailako ikasleek eta ikastaroaren prezioa 80 eurokoa izango da. DBHko ikasleek, gazteek eta helduek astean ordu eta erdiko ikastaroa izango dute eta 95 euroko prezioa izango du ikastaroak.

Sanjoanetarako deialdiak

San Joan suaren inguruan dantzatzeko gonbita egin du Anitz dantza taldeak. Ekainak 15ean eta 22an egingo dituzte entseguak Mikelasagasti auditorioan 19:00etan hasita.

San Joan bezperako kantuen entsegua ere egingo dute ostiralean, ekainak 17, 19:00etan, Anoetako liburutegi zaharrean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!