84 urteko gizonezkoa aurkitu dute eta Asuncion klinikara eraman dute

Ataria 2016ko ekainaren 6a

Anoetan bertan aurkitu dute, trenbidearen inguruan, 10:00ak aldera. Ertzaintzatik azaldu dutenez, zauri arinak ditu eta Asuncion klinikara eraman dute.

Atzo goizean atera zen buelta bat ematera eta ez zen itzuli bazkaltzera gizonezkoa. Orduan eman zuen familiak desagerpenaren berri. Atzo arratsaldeko bilaketa lanek ez zuten emaitzarik eman, eta gaur 08:00etan berriz hasi da Ertzaintza, Gurutze Gorria eta DYArekin batera, bilaketa lanetan.

10:00etan Anoetako tren geltokiaren alboan topatu dute. Orientazioa galduta zuen eta hipotermia zantzu batzuk zituen. Anbulantzia bat bertaratu da, eta segidan Asuncion Klinikara eraman dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!