Anoetako Festak 2016

Kantari goaz, Korputsen bigarren asteburura

Ataria 2016ko maiatzaren 27a

43 mutilek eta 35 neskek hartu dute parte Korputs festen barruko play-back lehiaketan. Sei urtetik hamabi urte arteko gaztetxoek euren dantzak erakutsi dituzte Anoetako plazan. Emanaldiaren ostean denek elkarrekin merienda egin dute zimiterioan.

Rockero anoetarrak, Super Friends, Bakeroak, Anoetako dantzariak, Hoppers, Pirata hoberenak eta Play-backeko tximistak igo dira oholtza gainera.

Era guztietako doinuak dantzatu dituzte. Beteak beste, Bajo el mismo sol, Mundu berri baten mapa, Orain da eta Udarako gau luzeak bezalako kantuak entzun dira aurtengo ekitaldian.

Emanaldiaren amaieran, parte hartzaile guztiek udaletxeak jarritako meriendan parte hartu dute.

20:00etan Anoetako txistulariek emanaldia eskainiko dute plazan eta 22:30ean bertso saioa izango da frontoian, Gipuzkoako txapelketako lehen sei finalistekin: Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Unai Agirre eta Oihana Iguaran ariko dira Amaia Agirreren esanetara. Gauerditik aurrera McOnak taldearen kontzertua izango da.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!