Anoetako Festak 2016

Anoetako herriaren aitortza, Moxtoneko Ixabeli

Ataria 2016ko maiatzaren 27a

Korputs egunean omenaldi xumea egin zioten Moxtone etxeko Ixabel Berasategi Ormazabali.

Udal ordezkariek lore sorta eta oroigarria eman zizkioten eta aurreskua dantzatu zioten herriko gazteek. Anjel Mari Peñagarikanok bertsotan gorazarre egin zion Anoetan aurreko mendea hastearekin batera zabaldu zen jatetxe, taberna eta estankoko buru izandakoari.

Hunkituta jaso zuen omenaldia Ixabel Berasategik eta herrikideen besarkadak eta musuak jaso zituen atzo arratsaldean. Arantxa Otaegi, Ixabelen ilobak, udaletxea eta ekitaldian parte hartu zuten herritarrak eskertu ditu.

Anoetako Udalak Berriak Berri berezia kaleratu du eta hainbat anoetarren lekukotzak jaso ditu, Moxtone etxearen inguruan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!