Anoetako Festak 2016

Giro ederrarekin hasi da Umeen Eguna

Imanol Garcia Landa 2016ko maiatzaren 26a

Goizean haur parkea eta apar festa izan dute haurrek Anoetako plazan, eta eguraldiak ederki lagundu du Korputs Eguneko festa giroan. Ataria Irratiak saio berezia egin du zuzenean Anoetako plazatik.

Gaurko egitaraua ondorengoa izango da:

17:00. Irrien Lagunen ikuskizuna plaza: Irrien Lagunekin kanta eta dantza.

18:00. Txokolate jatea plazan.

19:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulariekin.

21:00. Saiheski jatea plazan.

00:00. Zesuma erromeria taldea plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!