Anoetako Festak 2016

Kuku, kuku... festaren hotsa

Ataria 2016ko maiatzaren 25a

Asteburuan izandako festaren ajeei buelta eman, eta arratsaldean berriz ere lehertu da jaia Anoetan; Txistulari taldeko kideek izan dute suziria botatzeko ohorea.

Maiatzaren amaierak ekarri ditu aurten Anoetako Korputs festak. Pasa den asteburu betearen jarraipena izango dute, ofizialki hasi diren jaiek. Suziria, berriz, aurten 25 urte bete dituen Txistulari Taldeak bota du.

Txistulariek gogora ekarri dituzte beraien aurretik taldeak izan dituen kide guztiak. «Eskerrak eman nahi dizkiegu gure irakasle izan ziren Jose Luis, Marga eta bereziki Jabier Sarasari. Beraiek egin zuten lana ez bazen, gaur ez ginatekeelako hemen egongo».

Ondo pasatzeko mezuarekin batera, Gora Anoetako festak oihukatu dute. Eztandarekin batera, danborren burrunba izan da, haurren danborradarekin. Igandera bitartean etenik izango ez duten festei eman diete hasiera. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!