Anoetako Festak 2016

Korri eginez hasi dira Anoetako festak

Mikel Iraola 2016ko mai. 21a, 13:36

Ivan Torres memorialaren bigarren edizioarekin hasi dute festa giroa Anoetan. 150 haurrek parte hartu dute lasterketan, eta helduen mailan, berriz, 60 korrikalari izan dira.

Benjaminak izan dira irteera hartzen lehenak, eta herrian zehar itzuli bat eman eta gero, Goizeder Azurmendi eta Oihan Chavee izan dira lehenak helmugan. Alebinen mailan, berriz, Ane Martin eta Eneko Ortiz izan dira azkarrenak. Ondoren, infantilen txanda izan da, eta maila honetan Igone Urtaza eta Aimar Oiarbide izan dira txapeldunak. Haurren saioa amaitzeko kadete mailako lasterketa izan da, eta Eneida Saldias eta Oier Tejeriak jaso dituzte azkarrenen garaikurrak. 

Haurren kroseko argazki galeria

Nagusien mailan, Xabier Agirrezabala zizurkildarra izan da azkarrena. Berarekin batera, Jon Amiama billabonatarrak eta Mikel Sarasola anoetarrak osatu dute podiuma gizonezkoen artean. Emakumeetan lehena, berriz, Oihana Zubillaga izan da; bigarren Kontxi Blanco eta hirugarren Alaitz Rubiños, guztiak anoetarrak. 

Helduen kroseko argazki galeria

Parte-hartzearekin oso gustura geratu dira probaren antolatzaileak, Ivan Torres zenaren kuadrillako lagunak: "Joan den urtean Olinpiadak izan ziren Tolosan, eta helduen proba baino ez zen egin. Aurten haurren presentziarekin politagoa izan da", aitortu dute. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!