Festetan kalea garbitzeko eta peoi lanak egiteko deialdia

Ataria 2016ko apirilaren 27a

Lana maiatzaren 21etik 30era burutuko dute langileek eta baita San Joan bezperan ere. Euskara jakitea eta langabezian egotea dira eskatzen dituzten baldintzak. 

Anoetan erroldatuta egotea ere baloratuko dute. Interesatuek izena eman beharko dute Anoetako udaletxean, bertara agertuz edo telefonoz deituz, 943 65 12 00 telefonora. Izen emateko epea maiatzaren 6an bukatuko da.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!