Asier Artolak, Gorka Salaberriak eta Joseba Antxustegietxartek osatu dute epaimahaia, eta beren erabakien arabaera, lau mailatan banatuta, 12 sari banatu dituzte:
LH3 eta LH4 mailak
- Goizeder Azurmendi LAsa eta Aritz Lopez Urteaga: Denak berdinak gara
- Hegoi Ramos Castaño eta Bilal Berhili: Alex lehoia
- Enaitz Fariña Calleja eta Angel Blanco Tamayo: Erik eta Maik arkeologoak
LH5 eta LH6 mailak
- Lorena Esnaola Martinez: Sara printzesa
- Garazi Mendizabal Lazkano: Amets erreala
- John Barrell Ursulyan: Animalien dantza
DBH1 eta DBH2
- Amalur Azurmendi Lasa eta Igone Urtaza Maiza: Ni gauzez gogoratzen naiz
- Nora Urdanpilleta Mujika eta June Mendizabal Lazkano: Iragana
- Garikoitz Artola Obando eta Ibai Goenaga Zubeldia: Blokeen inbasioa
DBH3 eta DBH4
- Maider Loidi Lasa eta Ane Urkola Arantzazistroki: Bizitzako altxor txikiak
- Maria Lasa Galarraga: Inoiz jakingo ez dudana
- Ander Uranga Arando: Ume soldaduak
Ipuin saridun guztiekin liburuxka bat osatu dute, ikasleei banatzeko. Herritarrek liburuxka eskuratzeko aukera izango dute, udaletxera joanda.
Sari-banaketa bakarrik ez, ipuin kontaketa ere izan dute haurren gozamenerako. Horretarako, saritua izan ez den ipuin bat hautatu dute. Gainera, ilustratzaile batek zuzenean ipuinarekin zerikusia zuen marrazki bat egin du, ipuinaren egileei emateko.
Astean zehar ere, guraso atzerritarrek beren jatorrizko hizkuntzan kontatu dituzte ipuinak, "Anoetako kultur eta hizkuntza aberastasuna agerian utziz".