Kantujira taldearen lehen bilera, ostiralean

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko apirilaren 13a

Anoetako musika eskolako lokalean, 19:00etan bilduko dira ostiralean, apirilak 15, lehen entsegua egiteko.

Maiatzaren 29an eta herriko Korputs festen barruan, kantujira antolatzen ari dira Lasarteko taldearekin batera. Gazte eta helduak animatu dituzte parte hartzera. Kantuaren bidez ondarea zabaltzeko prest dagoen eta kantuan aritzea gustatzen zaion jendeari luzatu diote azaltzeko deia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!