2016/04/13 18:00 - 19:30
Tomate landarearen zainketa ekologikoaren inguruko tailer praktikoa eta doakoa izango da.
Kimatu egin behar dira landareak? Sulfatatu? Nola zaindu behar ditugu?... Garai egokia da galdera guzti horiei erantzuteko.
Tomate horiak, beltzak, bonbila formakoak, handiak, txikiak... gerturatzen diren erabiltzaileen artean banatuko dituzte 30 tomate barietate desberdinetako landareak. Ez da baratzeko erabiltzaileentzat bakarrik baizik eta gerturatu nahi duen edozeinentzat.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?