Anoetako jaiak iragartzeko kartel lehiaketa, martxan

Ataria 2016ko martxoaren 23a

Apirilaren 18an bukatuko da lanak aurkezteko epea. Kartela festetako egitarauaren azala egiteko erabiliko da, baita ere.

Bi sari banatuko dituzte lehiaketan, 2016ko festetako aldizkarian agertuko dira, bat azalean eta bestea barruko orrialdeetan.

Kartelak karratuak izan behar dira, eta gehienez 29,7 x 29,7 zentimetroko neurrikoak. Teknika librean egin ahali zango dira lanak eta Anoetako jaiak 2016 testuak agertu beharko du kartelean.

Bi sari banatuko dira: ikastolakoentzat Kuku-Loren erosteko 40 euroko bonua eta gainerakoentzat 120 euroko saria. Epaimahaia Anoetako jai batzordeak osatuko du eta eman gabe utzi ahal izango du saria, aurkeztutako lanek kalitate nahikoa ez dutela uste badu.

Lanak udaletxean edo liburutegian aurkeztu ahal izango dira, apirilaren 18a baino lehen. Lanarekin batera, eta kartazal itxi baten barnean egilearen datuak sartuko dira. Kartazalaren kanpoaldean eta kartelaren atzeko aldean, berriz, egilearen goitizena. Pertsona bakoitzak, hiru lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!