Errauste plantaren aurkako korrika txikia larunbatean

Ataria 2016ko martxoaren 15a

Eguerdiko 12:00etan Anoetako gaztetxetik abiatuko da larunbatean korrika txikia eta bira bat emango diote herriari.

Anoetari emango dioten itzulian hainbat eragilek eramango dute lekukoa txandaka. Ez hemen ez inon, errauskailua sutara leloa eramango du korrika txikiak.

Hona hemen ekimena iragartzeko prestatu duten bideoa:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!