Emakumeen Nazioarteko Eguna 2016

Emakumeen Egunak markatuko du martxoko Anoetako agenda

Ataria

Udalak hainbat ekintza antolatu ditu, gehienak, Emakumeen Egunari lotutakoak. Gaztetxeak ere Hilabete Feminista antolatu du.

Martxoak 6: Lilatoia

Anoetako Gaztetxeko neska gazteek Donostiako Lilatoian parte hartuko dute, eta ondoren bazkaria egingo dute Gaztetxean. 

Martxoak 7: Bilerak

Astelehenean, 15:00etatik 17:00etara, Guretzako, Jatorri ezberdinetako emakume taldearen bilera izango da, Hozpel kaleko lokalean. Horrez gain, herriko festak antolatzeko bilera izango da udaletxean 19:00etan. Ordu erdi lehenago, berriz, Dantza-Soka Eguna antolatzeko bilera egingo da toki berean.

Martxoak 8: Emakumeen Nazioarteko Eguna

Kafe tertulia izango da Josebe Iturrioz feministarekin, udal liburutegian. 15:15ean hasiko da saioa, eta 16:45era arte iraungo du gutxi gora behera.

Martxoak 10: Birziklatzeko kanpaina

Tolosaldeko Mankomunitatea herriz herri dabil Birziklatu tentuz eta zentzuz, gaikako bilketaren aldeko kanpaina egiten. 15:30etik 19:30era plazan izango dira. Parte hartzen dutenek, poltsa berrerabilgarria jasoko dute trukean.

Martxoak 11: Bertso Poteoa

19:30etik hasita, bertso poteoa izango da Oihana Iguaran eta Eli Pagola bertsolariekin. Ondoren, emakumeentzako bertso afaria egingo dute Jubilatuen tabernan. Izen-ematea martxoaren 8ra arte izango da zabalik, eta hiru modu daude: udaletxean, liburutegian, edo tsoto@anoeta.eus helbidean.

Menua: Ahate mousa; entsalada epela gula eta ganbekin; arroz krematsua onddoekin; otarrainxkak plantxan; entrekota patatekin edo legatza plantxan; postrea. Ogia eta edaria barne. Prezioa: 20 euro.

Martxoak 12: Kafe-tertulia

Maitasun erromantikoaren inguruko kafe-tertulia izango da Gaztetxean, 17:00etatik aurrera. 

Martxoak 12: Reflexoterapia saioa

Relexoterapia saio teoriko-praktikoa izango da kiroldegian, 09:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:30era. Izen ematea udaletxean, liburutegian eta tsoto@anoeta.eus helbidean egin daiteke. Saioak 12 euroko prezioa du.

Martxoak 18: Hitzaldia eta kontzertuak

18:00etatik aurrera, Euskalgintza eta feminismoa hitzaldia izango da Lorea Agirre eta Idurre Eskisabelen eskutik, gaztetxean. Gauean, berriz, bi talderen kontzertuak entzuteko aukera izango da: Gose eta Virenque. 

Martxoak 27: Kalejira

Txistularien kalejira izango da, 12:00etatik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!