Josebe Iturrioz gonbidatu dute Anoetara datorren martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko EGunean. Kafe tertulia izango da berekin, liburutegian, 15:00etatik 17:00etara.
Martxoaren 11n, berriz, bi emakume bertsolari izango dira kantuan: Oihana Iguaran eta Eli Pagola. Bertso poteoan arituko dira 19:30ean eta ondoren jubilatuen tabernan bertso afaria egingo dute biek elkarrekin. Martxoaren 8ra arte eman daiteke afarian izena, udaletxera edo liburutegira deituta edota bestela, posta elektronikoz, tsoto@anoeta.eus helbidera idatzita.
Hilabete feminista, Gaztetxean
Martxoaren 6an Donostian Lilatoian parte hartuko duten Anoetako neska gazteek bazkaria egingo dute Gaztetxean.
Martxoaren 12an berriz, maitasun erromantikoaren inguruko kafe-tertulia bat prestatu dute. 17:00etatik aurrera izango da Anoetako Gaztetxean. Bide batez, martxoaren 18an Lorea Agirre eta Idurre Eskisabelen eskutik, Euskalgintza eta feminismoa hitzaldia izango da 18:00etan eta gauean kontzertuak izango dira Gose eta Virenque taldeen eskutik.