Reflexioterapia ikastaroa antolatu dute martxoaren 12rako

Ataria 2016ko otsailaren 24a

Javier Ferrandezek emango du eta oinetako masajeak nola eman eta gaixotasunak nola tratatu azalduko du, besteak beste.

Shiatsu eta Ayurvedako ezagutzak ditu Ferrandezek eta horien inguruko azalpenak emango ditu martxoaren 12an, 09:30tik 13:30ra eta 15:30tik 18:30ra, Anoetako Abraham Olano kiroldegian.

Udaletxean, liburutegian edo tsoto@anoeta.eus helbidera idatzita egin liteke izen ematea. 12 euroko prezioa du ikastaroak eta martxoaren 4ra arte apuntatu daiteke oinarri teorikoak eta saio praktikoak uztartuko dituen reflexioterapia ikastaroan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!