Juanjo Lertxundi: "Hobeto bizitzeko erronka proposatuko diet parte hartzaileei"

Ataria 2016ko urtarrilaren 18a

Juanjo Lertxundik eskainiko du gaur hitzaldia arratsaldeko 19:00etatik aurrera Anoetako udaletxean

Kexek, epaiketek eta esamesek gure burua pozoitzen dute Lertxundiren ustez. Horregatik kexarik gabeko mundu baten aldeko proposamenak luzatzen ditu bere proiektuarekin.

Erronka bat proposatuko die parte hartzaileei gaur arratsaldeko hitzaldian eta bide batez, joko bat jarriko du mahai gainean. Ataria irratian aritu zaigu Juanjo Lertxundi gaur arratsaldeko hitzaldiaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!