Anoetako Gabonetako egitaraua

Ataria 2015eko abenduaren 18a

Abenduak 23 • 19:00. Ipuin kontaketa euskaraz eta sahanieraz: Zhertat eta lehoia, liburutegian.

Abenduak 24 • 18:00. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, plazan. Ongi-etorrian Loatzo Musika Eskola eta Anoetako Anitz Dantza Taldea. Ondoren, Olentzerok eta Mari Domingik gozokiak banatuko dituzte.

Abenduak 25 • 12:00. Anoetako Txistulari taldearen kalejira.

Abenduak 29 • 12:00. Irteera Lasarteko Monkey parkera.

Urtarrilak 5 • 18:00. Errege magoen desfilea. Erregeak oinez etorriko dira plazaraino herriko txistulariek alaiturik, eta gozokiak banatuko dituzte.

Urtarrilak 5 • 12:00. Anoetako Txistulari taldearen kalejira.

* Irteera txuri urdinera, eguna zehazteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!