Umorearen, barrearen eta emozioen inguruko tailerra

Ataria 2015eko urriaren 16a

Virginia Imazek emango du eta aurretik egindako ikastaroaren jarraipena izango da. Urriaren 31n eta azaroaren 14an izango dira saioak.

Izen emateak udaletxean egin beharko dira edo bestela, e-posta bat bidalita, tsoto@anoeta.eus helbidera. Urriaren 23a, ostirala da apuntatzeko azken eguna. Izen ematerako garaian lehentasuna eskualdeko emakumeek izango dute.

Oihulari Klown taldeak antolatutako saioaren prezioa 10 eurokoa da. Famili ugaria, langabetu, ikasle, pentsiodun edo 60 urtetik gorakoek %25eko deskontua izango dute. Gazte txartela aurkezten dutenek, %10koa.

Humor, risa y emociones izenarekin, gaztelaniaz eskainiko du saioa bi egunetan Virginia Imazek. Abraham Olano kiroldegian izango dira saioak, urriaren 31n eta azaroaren 14an, goizez 10:00etatik 13:00etara.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!