Urriaren 11ko Euskal Jaiko bazkarirako txartelak salgai

Ataria 2015eko urriaren 1a

Euskal Jaia egingo dute Anoetan, urriaren 10ean eta 11n. Larunbatez garia ereingo dute herri baratzetan eta igandean egun osoko egitaraua izango dute.

Urriaren 11n, igandez egingo duten bazkarirako tiketak salgai daude herriko tabernetan: txartel arruntak 20 euro balio du, langabetu, ikasle, jubilatu eta pentsiodunentzat 15 euro eta 8 urtez beherako umeek 10 euro ordaindu beharko dituzte.

Menua hau izango da: Sarrerakoak, txerri errea patata purearekin, postrea, kafea eta kopa. Txartelak hartzeko azken eguna, urriaren 7a izango da, asteazkena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!