Gazte Eguna ospatuko dute gaur Anoetako Gaztetxean

Ataria 2015eko abuztuaren 28a

Gosaritik hasi eta hurrengo goizaldera arteko egitaraua antolatu dute Anoetako Gaztetxeko kideek.

Egutegian lekua egiten diote urtero egun honi. Gaztetxean jende berria sartzeko modu berezia dute anoetarrek. Adin muga 16 urtetan dute eta egun hau aprobetxatzen dute belaunaldi berriari ongi etorria emateko. Goizean, guztiek batera gosaldu ohi dute. Ondoren, asanblada egingo dute gaztetxoei harrera egiteko. Bide batez, gaztetxeko funtzionamendua esplikatzen diete. Sagardo dastaketa eta bazkaria izango dute jarraian. Arratsaldean, jokoak eta poteo musikatua izango dituzte eta afaldu ondoren, kontzertuak izango dira gaztetxean. Gau guztian zehar txirriskasa banatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!