Garmendia eta Merkaderren arteko apustua: "enpate!"

Asier Imaz 2015eko uztailaren 4a

Sega norberak zorroztuta, bikoitza ezetz moztu zen apustua. Hasiera batean. Ondoren, baldintzak aldatzen joan dira, eta... azkenean festa polita jarri dute.

Joakin Garmendia anoetarrak Iñigo Merkader hernaniarrari sega desafioa bota zion. Adostasunera iritsi eta gaur arratsalderako jarri zuten hitzordua.

Garmendiak irabaziz gero, 1.000 kilo baba, bere idientzat, eta Merkader nagusitu ezkero, anoetarrak urte osoko sailak prestatu beharko zizkion hernaniarrari.

Saioa hasi aurretik, Merkaderrek sail bikoitza gehiegi zela, eta Garmendiari pixka bat gehiago mozteko eskatu dio. Anoetarrak onartu eta horrela hasi da apustua. Lehen saila Merkaderrek aurretik bukatu du, baina Garmendia ez zen urrun. Lehenari beste sei gelditzen zitzaizkion, eta bigarrenari hiru. Bigarren sailean aldeak gora egin du, eta anoetarraren nekea etorri da. Lan handiak ziren. Zorroztailea bat-batean sartu da jokoan, eta laguntza horrekin apustua parean jarri da. Merkader bizi-bizi ibili da, eta Garmendia bere erritmoan.

Amaieran, biak parean eta denak gustura. Eskertzekoa ezerezetik bi segalariek jarri duten giroa eta festa. Eta onena: saila moztuta gelditu dela, etxera eramateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!