Joakin Garmendia eta Iñigo Merkaderren arteko apustua, larunbatean

Asier Imaz 2015eko uztailaren 1a

Ekainaren 30ean itxitako sega apustua larunbatean jokatuko da, Anoetako Agosetxeko belardian, 19:00etatik aurrera.

Joakin Garmendia anoetarrak luzatutako desafioari baietz esan zion Iñigo Merkader hernaniarrak, eta apustua ekainaren 30ean itxita geratu zen.

Anoetako Agosetxeko belardian sail bikoitza ezetz denbora berdinean ebaki bota zion Garmendiak Merkaderri. Hau da, Merkaderrek anoetarraren bikoitza ebaki beharko luke. Sega norberak zorroztu beharko du. Joakin Garmendiak irabaziz gero, idientzako 1.000 kilo baba eman beharko dizkio Merkaderrek anoetarrari. Hernaniarrak irabaziz gero, Garmendiak urte guztirako sailak preparatu beharko dizkio Merkaderri.

Apustua 19:00etan hasiko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!