Anoetako Jaiak 2015

Buruhandiek eta erraldoiek aztoratuta

Jone Amonarriz 2015eko ekainaren 7a

Urduritasunak, garrasiak, korrika saioak eta algarak iritsi dira buruhandiekin eta erraldoiekin batera. 

Kalejiran iritsi dira plazara herriko txistularien laguntzaz. Mugimenduz beteriko tartea izan dute gaztetxoek eguerdian herriko plazan. Batzuek baita plazatik kanpo ere.

Kukuaren igoerarekin batera amaituko dira aurtengo Anoetako festak iluntzeko 21:00etan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!