Anoetako zaldi lasterketa berriro ere Santi Telleriak irabazi du

Asier Imaz 2015eko ekainaren 6a

Bihar amaitzen dira jaiak Anoetan. Gaur, ordea, jende ugari elkartu da zaldi lasterketa ikustera. Herriko semea, Egoitz Luisa, kontsolazio tandako onena izan da.

Hirugarren urtez jarraian, Santi Telleriak irabazi du Anoetako zaldi lasterketa. Finalean, hasieratik hartu du aurrea, eta ez du inolako arazorik izan lehen postuan amaitzeko. Kontsolazio tandan atera da Egoitz Luisa herritarra. Eta proba polit baten ondoren, lehen postuan sailkatu da. Sailkapen probetan, zaldun bat eta bere zaldia erori egin dira, baina biek ez dute inongo arazorik edo minik hartu. Hurrengo lasterketan berriro ere parte hartu dute, gainera.

Jaiak bihar amaituko dira, baina gaur, gauak luze joko du. 21:00etan herri afaria egingo dute, eta 23:30ean gazteen dantza egongo da. Ondoren, 3 GABE 2 taldearen emanaldia izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!