Anoetako Jaiak 2015

Play-back lehiaketa jendetsua egin dute Korputs biharamunean

Ataria 2015eko ekainaren 5a

Arratsaldeko 18:00etan abiatu dute urteroko play-back lehiaketa Anoetan. Urtero bezala, herriko gazteek bogan dauden abestiekin koreografia ikusgarriak eskaini dituzte.

Gaur 22:30ean frontoian bertso saioa egingo dute. Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Jone Uria, Julio Soto eta Jexux Mari Irazu, Amaia Agirreren esanetara jarriko dira.

Bihar, gazteek hartuko dute protagonismoa Anoetan. 18:30etan, gazteen kalejira abiatuko da eta plazan 23:30ean elkarrekin egingo dute dantza. Tartean herri afaria izango da frontoian eta erromeria goizaldera arte, 3 gabe 2 taldearekin.

Asteburuan izango da bestelakorik: bihar 17:30ean zaldi lasterketa egingo dute kiroldegi ondoan eta igandean Mikel Oiarzabal eta Andoni Urkolaren omenezko txirrindulari lasterketa abiatuko da 10:00etan.
Jaien azkeneko egunean, igandean, 19:00etan sagardo dastaketa izango da Kuku Elkarteak antolatuta. 21:00etan elizako kanpandorrera igoko dute kukua baina festa luzatzeko asmoa dutenek izango dute aukera. 23:00etatik aurrera Kupela taldea arituko baita plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!