Anoetako Jaiak 2015

Umeen eguna eta mozorro gaua jaien egun handian

Jon Miranda Labaien 2015eko ekainaren 4a

anoetako festak umeen eguna 2015 1 1433433222363
anoetako festak umeen eguna 2015 2 1433433224137
anoetako festak umeen eguna 2015 3 1433433225172
anoetako festak umeen eguna 2015 4 1433433226235
anoetako festak umeen eguna 2015 5 1433433227293
anoetako festak umeen eguna 2015 6 1433433228359
anoetako festak umeen eguna 2015 7 1433433229751
anoetako festak umeen eguna 2015 8 1433433231008
anoetako festak umeen eguna 2015 9 1433433232529
anoetako festak umeen eguna 2015 10 1433433233568
anoetako festak umeen eguna 2015 11 1433433234667
anoetako festak umeen eguna 2015 12 1433433235755
anoetako festak umeen eguna 2015 13 1433433236806
anoetako festak umeen eguna 2015 14 1433433238322
anoetako festak umeen eguna 2015 15 1433433239781
anoetako festak umeen eguna 2015 16 1433433241166
anoetako festak umeen eguna 2015 17 1433433242623

Gaur dute egun handia Anoetako jaien barruan: Korputs eguna. Umeentzako pentsatutako ekitaldiek hartzen dute egitaraua eta  ume eta gaztetxoentzako parkea izan da zabalik goiz osoan. Apar festarekin bukatu dituzte goizekoak.

Adinez nagusiagoak direnak, iluntzeko freskurarekin gerturatuko dira plaza aldera. Horietako batzuk mozorrotuta. Anoetako eragileek antolatutako saiheski jatearekin batera, Iratzar taldearekin erromeria izango da plazan.

Bihar ere izango da musika gehiago Anoetako jaien barruan. Zopilotes Txirriaos taldearen txanda izango da. Lehenagotik, ordea, 18:00etan play back lehiaketa izango da plazan eta 22:30ean frontoian bertso saioa egingo dute. Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Jone Uria, Julio Soto eta Jexux Mari Irazu, Amaia Agirreren esanetara jarriko dira.

Larunbatean, gazteek hartuko dute protagonismoa Anoetan. 18:30etan, gazteen kalejira abiatuko da eta plazan 23:30ean elkarrekin egingo dute dantza. Tartean herri afaria izango da frontoian eta erromeria goizaldera arte, 3 gabe 2 taldearekin.

Asteburuan izango da bestelakorik: larunbatean 17:30ean zaldi lasterketa egingo dute kiroldegi ondoan eta igandean Mikel Oiarzabal eta Andoni Urkolaren omenezko txirrindulari lasterketa abiatuko da 10:00etan.
Jaien azkeneko egunean, igandean, 19:00etan sagardo dastaketa izango da Kuku Elkarteak antolatuta. 21:00etan elizako kanpandorrera igoko dute kukua baina festa luzatzeko asmoa dutenek izango dute aukera. 23:00etatik aurrera Kupela taldea arituko baita plazan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!