Anoetako Jaiak 2015

Jaitsi da Kukua Anoetan

Jon Miranda Labaien 2015eko ekainaren 3a

Aurreko asteburuan lehenengo ekitaldiak egin zituzten arren, gaur kukuaren jaitsierarekin eman zaie hasiera ofizialki aurtengo Korputs jaiei.

Hain zuzen, Kuku Elkarteak «herriko ekimenak aurrera ateratzeko eta laguntzeko erakusten duen prestutasunagatik» izan du elkarteak aukera aurten pregoia botatzeko. Danbor soinuak eta Loatzoko txarangaren doinuekin bota dute txupinazoa atzo eta ondoren, Kuku elkarteak berak antolatutako sardina jatea egin dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!