Anoetako Jaiak 2015

Anoetarrak, dantza eta pintxo artean

Jone Amonarriz 2015eko ekainaren 1a

Dantzari txikiek eta jatorri ezberdinetako emakumeen pintxoek hartu dute Anoetako plaza

Asteazkenean hasiko dira Anoetako festak ofizialki baina motorrak berotzen ari dira jada. Koadrilen Eguna izan zen larunbatean eta Dantzari Txiki Eguna ospatu zuten atzo. Kalejiran ibili ziren goizean zehar eta 12:30ean dantza taldeen emanaldia eskaini zuten. Protagonistek jende ugari bildu zuten herriko plazan, baina ez ziren bakarrak izan jendea erakartzen.

Pintxo dastaketa ere egon zen, eta ez nolanahikoa. Jatorri ezberdinetako emakumeek osatutako Guretzako taldea lanean aritu zen 12:00etatik aurrera. Dantzari txiki eguna batetik eta pintxo dastaketa berezia bestetik, anoetarrek goiz borobila izan zuten. Orain zain egotea gelditzen zaie, asteazkenean Kukua jaitsi eta festei behar bezala hasiera emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!