Korputsak ospatzeko aintzat hartu beharreko oharrak

Ataria 2015eko maiatzaren 29a

Anoetan Korputs jaiak datorren asteazkenean abiatuko dira ofizialki, baina gaurtik aurrera festa giroa nabarituko da herriko kaleetan. Egun hauetarako kontuan hartu beharreko oharrak eman dituzte.

Gaur gauean, Anitz dantza taldeak Ura dantzan ikuskizuna eskainiko du kiroldegian; bihar berriz, kuadrillen eguna ospatuko da eta Dantzari txiki eguna egingo dute igandean.

Hain justu, herri krosa egingo dute bihar Anoetan, goizeko 10:00etan Anoeta plazatik hasita. Ivan Torres I. Memoriala izango da eta parte hartzaileek, bihar bertan 9:15etik aurrera eman beharko dute izena.

Bazkari eta afariak lagun artean eta familiarekin egingo dituzte anoetarrek datozen egunotan. Urteroko ohiturari jarraituz Anoetako herri eragileek saiheski jatea antolatu dute ekainaren 4an plazan. Dagoeneko txartelak salgai daude herriko taberna guztietan. Langileek 12 euro ordaindu beharko dituzte afarirako eta langabetu eta ikasleek 8 euro. Izen emateko azken eguna ekainaren 2a da. Jende asko elkartu ohi da saiheski jatean eta denen artean lanak errazago egingo dituztenez, Itzuli tabernan jarri duten lan banaketaren taulan izen ematera animatzen dituzte herritarrak.

Bestalde, ekainaren 6an, Gazteen Egunean, 21:00etan, herri afaria egingo da Anoetako frontoian. Gaur da izen emateko azken eguna eta udaletxera edo liburutegira jo beharko da horretarako.

Anoetako jai batzordetik jakinarazi dutenez, azken orduko aldaketa egon da egitarauan eta bihar DJ Bullen ordez, Bide Batez erromeri taldea ariko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!