Anoetak aurrekonturik gabe jarraitzen duela salatu du EAJk

Ataria 2015eko apirilaren 30a

Anoetarrek udalaren benetako egoera ezagutu dezaten udal kontuen auditoria bat exijituko duela esan du Kepa de la Iglesia, EAJko alkategaiak.

EAJren udal taldeak “eskandalagarritzat” jo du Bilduren gobernuak Anoetako udalean eman duen aurrekontuen kudeaketa eta iragarri du udal hauteskundeak pasa ondoren egingo duten aurreneko gauza udal kontuen auditoria exijitzea izango dela “anoetarrek udalaren benetako egoera ezagutu dezaten”.

Bozeramale eta hautagai jeltzalea den Kepa de la Iglesiak, apirilaren 27ko plenoaren ondoren egin zituen adierazpen hauek. “Demokraziaren eta gardentasunaren oinarrizko arauen mesprezu alarde bat izan da. Bilduk ia amaitutzat eman du bere legegintzaldia Anoetako udalean 2015eko aurrekontu proiektuaren zirriborroa aurkeztera ausartu gabe”.

Modu berean, Kepa de la Iglesiak honakoa esan du: "gaur egungo udal taldeak eta azken minutura arte,  okultismoa praktikatzen du udalaren zenbakiaren berri informatzerakoan non eta bizilagunekiko alkate baten aurreneko bete beharra izan behar duenean. Jarrera honen atzean zer ezkutatzen da? Zergatik Bilduk 20l3ko aurrekontuaren likidazioa eta 2014koaren itxiera eta likidazioa aurkeztu gabe jarraitzen du?”.

“Gaur egun ez dakizkigu zeintzuk diren alkatearen asmoak eta lehentasunak, zenbakiak aurkeztu gabe jarraitzen baitu. Badirudi bere eginbehar bakarra atez atekoaren zintzilikarioak kontrolatzea dela”  esanaz amaitu du Anoetako zerrendaburu jeltzaleak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!