Anoetako kudeaketa "aldatzeko talde sendo eta berria" aurkeztu du EAJk

Ataria 2015eko apirilaren 22a

Zabor bilketa sistema erabakitzeko galdeketa bultzatuko duela adierazi du Kepa de la Iglesia zerrendaburuak

De la Iglesiaren arabera, "berrikuntza eta esperientzia" uztartzen dituen taldea aurkeztu du alderdi jeltzaleak: "pertsona berri eta independenteekin eta baita kudeaketan eskarmentua dutenekin ere, batzuk gobernu lanetan aritu baitira legealdi desberdinetan eta administrazioa ezagutzen dute”.

Kepa de la Iglesiarekin batera honakoak osatzen dute EAJ-PNVren hautagaitza Anoetako udalerako: Iñaki Merino, Francisco Berbel, Jose Ignacio Otermin, Rafael Uribarren, Jose Ignacio Fernandez, Jose Martin Uzkudun, Fidez Azpiroz eta Baldovino de Arriba.

Datozen egunotan aurkeztuko dute programa, baina dagoeneko bi konpromiso helarazi dituzte: "zaborren kudeaketaren inguruan galdeketa egitea eta kale eta espaloien berriztapen integrala egitea irisgarriagoak izan daitezen”.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!