Anoetako festetako kartela egiteko lehiaketa, martxan

Ataria 2015ko api. 14a, 13:41

Lanak aurkezteko epea maiatzaren 4an amaituko da.

Pertsona fisikoek har dezakete parte lehiaketa honetan, enpresek ez. Kartela festetako egitarauaren azala egiteko ere erabiliko da.

Bi sari ezberdin izango dira

  • Ikastolakoentzat: Kuku-Loren erosteko 40€-ko bono bat jasoko du irabazleak.
  • Gainontzekoentzat: 120€-ko saria jasoko du irabazten duen kartelaren egileak.

Bi kartel saridunak 2015eko festetako aldizkarian argitaratuko dira, bat azalean eta bestea barruko orrialdeetan.

Kartelek karratuak izan behar dute, eta gehienez neurri hauetakoak: 29,7 zm. X 29,7 zm.

Teknika: Librea, hau da, eskuz egindako marrazkiak, akuarelaz egindakoak etab.

Formatu digitalean ere aurkez daitezke. Azken kasu honetan gutxienez 300 ppi-ko erresoluzioa izan beharko dute, eta .JPG formatuan aurkeztuko dira.

Ondorengo testua agertu behar da: ANOETAKO JAIAK 2015.

Lanak udaletxean edo liburutegian aurkeztu behar dira. Lanarekin batera, eta kartazal itxi baten barnean egilearen datuak sartuko dira (Izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta adina). Kartazalaren kanpo aldean eta kartelaren atzeko aldean, berriz, egilearen goitizena.

Pertsona bakoitzak 3 lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez.

Epaimahaia Anoetako Jai batzordeak osatuko du, eta eman gabe utzi ahal izango du saria, aurkeztutako lanek kalitate nahikoa ez dutela uste badu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!